LHko bosgarren maila Reale Arenan eta Eureka zientzia museoan

 



Eguaztenean Almeneko 5. mailako ikasleak Donostiara joan ginen eguna pasatzera. Goizean Reale Arena bisitatu genuen. Bertan, errealari buruz gauza pila bat ikasteaz gain, estadioa ezagutu genuen barrutik, besteak beste, futbolariek erabiltzen dituzten aldagelak, gimnasioa, sukaldea eta jangela ikusi genituen.

Reale Arenako harmailetan bazkaldu eta Eureka zientzia museoan igaro genuen arratsaldea. Planetariumean egon ginen lehenbizi eta museora sartu ginen ondoren, hango tramankulu, makina, pantaila, tresna, bideo eta gainontzeko guztiak ikusiz, ukituz eta probatuz.

Ederto ibili ginen. Ikusi, ikusi hementxe egunean zehar ateratako argazkiak.









Iruzkinak