DBHko bigarren mailakoak uraren ibilbidean

 





Urtarrilaren 24a eta 26a bitartean DBHko bigarren mailako taldeek irteerak egin dituzte Oñatiko paraje ederrak ezagutuaz,zehazki Araotzetik Urrexolara abiatu ziren uraren ibilbidea eginez, ON FIRE deituriko PROIan buru belarri sartuta daudenez, energia ardatz hartuta.

Oñatiko Olateko zentral elektrikoan ura energia bihurtu bitarteko prozesua ezagutu zuten. Kanal sare bikain bati esker eta altuera lagun, energia mekanikoa energia elektriko eraldatzearen prozesua bertatik bertara ikusi ahal izan zuten. Aurtengo datu harrigarri bat hemen: badira 100 urte kanal sarea sortu zenetik,1922an egin baizuten!

Lekuko argazki bilduma polita jaso ahal izan zuten, eguraldia lagun.

Iruzkinak