DBH4koak First Lego Leagueko barne txapelketan


 Urtero bezala, DBH4ko ikasleei egokitu zaie Legoen eta robotikaren inguruan garatzen den proiektu zientifiko eta teknologikoarekin lanean jardutea. Ikasle talde osoa aritu da robotekin lanean orainarte, eta orain, barne txapelketa baten bitartez, Euskadi mailako FLL lehiaketara nor joango den erabakitzeko ordua da.

Gure ikastolako 4 talde aukeratzeko asmoz egin dute barne txapelketa aste honetan. 

Proiektu teknologiko honetan hainbat lan egin beahr izaten dituzte partehartzaileek: Hasteko robota diseinatzen jarduten dute, honek 2,5 minutuko tarteetan misioak egin ditzan estrategiak garatuz.

Robota bera nola diseinatu duten ere azaldu beharr izaten dute eta aparte, proiektu zientifikoa egin behar izaten dute gai baten inguruan. Aurten, garraioari heldu diote, honen ninguruko arazo bati irtenbidea topatuz.

Lan zientifikoa elkarlanean, azken finean. Hurrengo martxoan ikusiko dugu Euskadiko FLLn nola moldatzen diren gure neska-mutilak.

Hemen aste honetan jaso ditugun irudiak.

Iruzkinak