BATUkoak Ane Zuazubiskarrekin irratigintzaz

BATUko 5. mailako ikasleek Ane Zuazubiskar kazetariaren bisita izan dute gaur, osteguna, Almenen. Bosgarren mailakoak lantzen ari diren hirugarren PROIan irratia da abiapuntu eta galdera gidaria honako hau: Nola sortuko dugu irratsaio bat gure ikastolan? eta horren harira izan dute, hain zuzen ere, Ane Zuazubiskarren hitzaldia. Izan ere, Arizmendi Ikastolako ikasle ohi Ane Zuazubiskar kazetaria da, besteak beste, eta egun Euskadi Irratian dihardu lanean.

Kazetaria bere ibilbideaz eta une honetan egiten duen lanaz aritu zaie ikasleei; azaldu die irratigintzak dituen zereginak, lanbide horrek dituen onurak, eta baita orainarteko bidean izan dituen bizipenak ere. Horretaz gain, pistak eman dizkie ikasleei ondoren egingo duten ekoizpenerako, irratsaio bat sortu beharko dute-eta PROI honen baitan. Pistak eman dizkie sintoniaz, musikaz, esatariaren lanaz etab.

Ikasle zein irakasleak oso interesgarritzat jo dute Aneren saioa, laguntza ederra eskaintzeaz gain, jakin izan duelako hartzaileari ederto egokitzen eta haiek motibatutzen. Kazetaria ez ezik, bertsolaria eta zine munduan aritutakoa ere bada Zuazubiskar. Laster izango ditugu, bada, entzungai gaztetxoen irratsaioak! Argazkiak.

Iruzkinak