A. Gardoki Baltistaneko txanoen ekoizpenaz LHko 6. mailakoei


 

Astelehen honetan Aintzane Gardoki Arizmendi Ikastolako profesionala Almeneko LHko 6. mailakoengana hurbildu zen Baltistan Fundazioarekin kolaboratuz orain bizpahiru  utte Baltistanen martxan jarri zuen egitasmo baten inguruan hitz egitera. Bere familiarekin aste batzuk eman zituen bertan, Hushe haraneko biztanleei euren ogibideekin laguntzen. Berak zehazki artilezko txanoak egiten erakutsi zien bertako emakumeei. Gaur egun kooperatiba bat sortu dute eta Ternuaren bitartez ari dira txanoak komerzializatzen.

LHko 6. mailako ikasleek hirugarren proian NIK EZ izeneko egitasmoa ari dira lantzen bertan ekoizpen jasangarriaren gaia dute aztergai, besteak beste, eta ederto etorri zitzaien txano horien ostean dagoen istorioa ezagutzea. Argazkiak

Iruzkinak