Nesken Gabonetako XVI. futbol topaketa


 

Egin ahal izan zen, azkenean! Ikastolatik antolatzen den Nesken Gabonetako XVI. Futbol txapelketa posible izan zen! Covidaren eraginez abenduak 29 eta 30erako antolatutako programazioa 29an bakarrik garatu bazen ere, eguraldi eta giro ederrean egin ahal izan genuen eguna.  Goiz eta arratsalde jardun zuten neskek partiduak jokatzen, hainbat klub eta herrietatik etorrita: Bergara, Oñati, Tolosa, Errealekoak, Goierri aldetik, Azkoititik, Arraste, Eskoriatza, Billabonatik, eta, nola ez, gure ikastolako ekipoetako neskek jardun zuten jokoan. Otar baten zozketa ere egin zen eta irabazleak pozik hartu ahal izan zuen. Azpimarratzekoa da goizeko saioan gure ikastolako zuzendaria den Iñazio Barañanao aritu zela sariak banatzen. Guztiarekin, egun ederra pasatutakoaren sentsazioarekin bukatu zuten jarduna antolatzaileek. Eskerrak emateko modukoa da, beti bezala antolakutnza kontuetan aritu diren lankide eta lagun hauen lana! 

Hemen egunak emandako irudiak.

Iruzkinak