"Eta sar dadila kalabazan" PROIari amaiera polita eman diote DBH2ko ikasleek

 


Aurreko astean DBH bigarren mailakoek ikasturteko bigarren PROIa amaitu zuten azken ekoizpena jendaurrean aurkeztuz."Eta sar dadila kalabazan" izan da PROIaren izenburua, eta ondorengoa, galdera gidaria: "nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?"

Lehenik, euskarak historiako etapetan bizirik nola iraun duen aztertu dute ikasleek eta ostean, norberak testuinguru horretan izan dezakeen eraginaren inguruan hausnartu dute. Bukatzeko, Euskararen Egunaren harira, DBHko lehenengo mailakoei aurkezteko kultur ekintza bat antolatu behar izan zuten taldeka, dantza, olerkia, musika eta arte sorkutza uztartuz. Argazkiak.

Iruzkinak