DBH2koek EITBko maratoian parte hartu dute

Aurten ere DBH2koek  EITB maratoiaren desafio musikala aprobetxatu dute abestiaren inguruko lanketa egiteko. Baita bideoa grabatu eta weborrira bidali ere. 

Alzheimerrarekin lotutako ikerketa sustatzeko diru-bilketa kanpaina antolatu dute aurten EITBkoek. Desafiorako Zetak taldearen "Zeinen ederra izango den" abestia aukeratu dute. Gurean, "memoria" hitzari helduta bideoari izen esaguratsua jarri diote: "Arizmendi-Almen-Dorletako ama": Tituluak berak denboran bidaiatzea iradokitzen du, ezta? Bada, bideoa ikustean ere somatuko duzue bidaia labur hori. Sartu, sartu esteka honetan... https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/zure-bertsiorik-onena/

Iruzkinak