Batxiko BAZARAkoen blog mundiala ikus ezazue!!

Zenbait astetan bloga sortzen eta txukuntzen jardun eta gero, aste honetan ikusi ahal izan dugu publikoki BAZARA batzordeko kideek sortu duten bloga. Batxi2ko ikasleak diren Maider, Ainhoa, Oihana eta Julen izan dira sortze lanetan aritu direnak. Hemen dituzue aurkezpenetako irudiak.

Bertan zentralizatuko dituzte urtean zehar euskararen inguruan sortuko diren ekimenak. Bertara sartuta, edo blogari lotuta egin duten instagramako kontuaren jarraitzaile eginda, euskararen inguruan gure gunean antolatutako ekimenen berri izango duzue instantean. Ikasleek sortutakoa da, beraz, bloga eta ikasleek elikatuko dute.

Hemen dauzkazue behar dituzuen datuak batera zein bestera sartzeko:

Blogera sartzeko helbidea: https://bazaraalmen.wixsite.com/my-site-1

Instagrameko kontua: almen.bazara

Bide batez, jakin ezazue gure blogean ere BAZARAKo blogera iristeko lotura jarriko dugula. Hurrengo irudiak ikusiko duzue non dagoel lotura hori zehaztuta:


 

Bejondeiela blogaren sortzaileei, eta bejondeiela BAZARAko kide guztiei. 

Iruzkinak