Artelana den atea adopzioan hartzen denean


Aurten batxiko batzordeetako ordezkariak oso aktibo ari da ekimen ezberdinei lekua egiteko lanetan. 

Pasa den astean BAZARAkoen bloga aurkeztu bagenizuen, oraingoan gunera artelan berezia ekarri dutelako ari gaitzaizue honakoa idazten:  Diego Besné artistak margotutako  atea ekarri dute zehazki. Are gehiago, beraien hitzetan ate hori adoptatu egin dute. Zer dela eta? Nondik dator ate hori?  Zergatik ekarri dute gure ikasleek gunera? Hona iasleek beraiek emandako azalpena:

“Ateak” proiektua 2018an gertatutako genero indarkeria ikustarazteko proiektu artistiko bat da. Hildako emakume bakoitzeko, ate bat mihise bilakatu da, eta artista batek interpretatu du. Esku hartze artistiko bakoitzak gizarteari begirako gogoeta bat ekarri nahi du, kontzientziak astintzea: Zergatik?, zer gertatzen zaigu?, zein da halako jarrera baten jatorria?, nola saihestu?

Margotutako 48 ateekin osatutako erakusketa ibiltaria Arrasatera iritsi da eta Almeneko ikasle ordezkariek ate bat adoptatu eta ikastolara ekarri dute. Gaiarekiko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatu nahian, DBH eta Batxilergoko gela guztietan aurkezpen xume bat egin dute. 


Gure atearen biktimak 2 dira: aitak hildako 9 urteko Andrei semea eta bizirik jarraitzen duen ama. Gaia eta estetika kontutan hartuta aproposa iruditu zaigu ikastolara ekartzeko.


Guztiarekin, ikasleak DBH eta Batxin gelarik gela joan dira gaia azaltzen, eta ikasle asko izan dira jatorria eta azaloena entzunda txundituta geratu direnak. Hemen aurkezpen saioetako irudiak

Milesker, ekimena aurrera eraman duten ikasleei!!


Iruzkinak