Almeneko DBHkoak Durangoko Azokako portaden lehiaketan


 



Euskarazko liburu eta diskoak ezagutu, eta gazteen sorkuntza sustatzeko helburuarekin, PortaDA! lehiaketa antolatu zuen Durangoko Azokak Euskal Herriko Ikastetxeentzat. Txapelketarako gaia liburu eta diskoen portadak izanik, portada horietako irudiak birsortzea eskatzen zen, gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita. 

Arizmendi ikastolatik Almen guneko DBH 1 eta DBH 3ko ikasleek hartu zuten parte lehiaketan. Hauek ez zuten saririk lortu, baina irudi hauek ikustea beterik ez dago sekulako sormen-lanak aurkeztu zituztela egiaztatzeko. Bertan ikusiko duzue, baita ere, Almeneko zenbait kide ere bertan egon zirela, liburu eta diskoen munduan murgiltzeko prest.

Zorionak, parte hartzaile guztiei!

Iruzkinak