Oinetako bilketan parte hartuko dugu (Zaporeak)

 Zaporeak elkarteko kideek ekimen interesgarria jarri dute martxan datorren azaroak 13ra begira. Greziako errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko oinetakoak jaso nahi dituzte. Negurako egokiak izan beharko dira eta egoera onean daudenak bakarrik ekartzeko eskatu dute. 

Gure ikastolan  Basabeazpi, Almen eta Jose Arana guneetan bilketa horretan aprte hartuko dugu. 

Datorren astean zehar, azaroak 8-12 jasoko ditugu oinetakoak. Animatu eta egin zuen ekarpena!!

Hori bai, plastikozko poltsan bilduta ekartzea proposaten dute, eta oinetakoen zenbakia plastikoan adierazita egon dadila ere eskatzen due.

Hemen duzue kartela, deialdia zabaldu nahi baduzue ere.

Iruzkinak