Oinetako bilketa gure guneetan: zapata-mendiak!

 


Aste honetan Arizmendi ikastolan orokorrean eta gure guneetan konkretuki, bate egin dugu Zaporeak erakundeak antolatu duen "Jantzi Negua" ekimenarekin. Oinetakoak bildu nahi dituzte, Zaporeak-ekoek, Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara eraman ahal izateko. Negua gogorra izaten da inguru hartan ere, eta beharko dituzte egin ditzakegun ekarpen guztiak. Hemen Basabeazpi, Jose Arana eta Almenen bildu ditugun oinetakoen irudiak.

Iruzkinak