Mondragon Unibertsitaekoak Almenen

Aste honetan izan dugu MUkoen bisita bi bidetatik. 

Alde batetik, MyGade graduko 4. mailako ikasleak etorri dira gurera. Enpresagintzarekin lotutako gradua da MyGade eta jasangarritasunaren inguruko lanketa egin ondoren, tailer saioa egin dute batxilergoko 1. mailako ikasleekin. Tartean gure ikasle-ohiak ere bazeudenez, polita izan da bai saioa bertan eukitzea eta baita ere orain urte batzuk gure ikastola utzi zutenak berriz ikustea.

Beste alde batetik, orientazio kontuekin lotutako lanketa egitera etorri zaizkigu MUko zenbait irakasle. Azken hauek batxi 2ko ikasleekin egin dute jarduna.

Hemenn jasotako irudiak.


Iruzkinak