Gehikoop: MSTko kideak ikastolan bisitan

 


Azken hiru urteotan, Brasileko MST mugimenduarekin elkarlanean ari da Arizmendi Ikastola, beste hiru kooperatibakin batera (Ederlan, Maier eta Copreci). Mundukidek gidatutako egitasmo horren izena Gehikoop da, eta helburu nagusia da ditugun esperientziak elkar trukatzea.

Hori dela-eta, aste honetan gure artean daude bertako zortzi kide, eta horietako bi asteazkenean Almenen izan ziren bisitan. Almenen bertan egin zieten harrera bai Inazio Barañano Arizmendi Ikastolako zuzendariak eta baita Unai Busturia IRUTEN (Almen, Basabeazpi eta Jose Arana guneak hartzen ditu) egitasmoaren zuzendariak ere. Jon Kortazar eta Maider Herzek ere ongi-etorria egin zieten pedagogia alorreko berrikuntzen berri emanez. Ondoren, LH 6ko ikasle talde bat BATU egitasmoaz aritu zitzaien, eta, amaitzeko, kanpo espazioak (oilotegia, ortua...) ezagutu zituzten.

Ostegunean, berriz, Haur Hezkuntzako kudeatzaile eta arduradunekin egon ziren eta ostiralean, Lanbide Heziketa bisitatzen.

  Argazkiak.

Iruzkinak