Elikagaien Bilketa kanpainan ekarpen bikaina

Pasa den astean izan da Elikagaien Bankukoen janari bilketa haundia. Gure herrietako dendetan ikusi genituen hainbat bolondres erosleak bonoen bitartez ekarpenak egin zitzaten animatzen. Aretxabaletan, zehazki bi egunetako txandatan ikusi ahal izan genituen gure ikastolako hainbat kide lanean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak; Jose Arana, Basabeazpi eta Almenekoak. Elkarrekin iruten. 

Antolatzaileak oso eskertuta agertu ziren, txandak betetzeko arazoak zituztela eta deialdia egin baitzuten komunikabideetan. Hemen bi egunetako irudiak.

Iruzkinak