Elikagai Bankuaren bilketa kanpaina asteburuan


Negura hurbildu ahala Elikagaien Bankuko kideek beraien biltegiak elikagaiekin bete nahi izaten dituzte, behar gorrian daudenei eskura jarri ahal izateko. Gure bailaran ere hala egingo dute ostirala azaroak 19an hasi eta zenbait egunetan; helburua, Beragarako biltegia hornitzea izango da.

 Gure ikastolan, Basabeazpi, Jose Arana eta Almeneko ikasle, irakasle eta gurasoek kanpainarekin bat egin nahi izan dugu eta antolatzeileek aurreikusitako zenbait txandatan parte hartzeko taldetxoa sortu ahal izan dugu. Aretxabaletako Eroski handian ikusiko gaituzue ostirala eta larunbatean. Gure hiru guneak iruteko laneta, beste behin!!

Azken bi urteotan, pandemiaren kontuengatik elikagaiak fisikoki biltzea baino, diru ekarpenak jasotzea hobestu dute. Erosketan egin eta gero, ordainlekuetan egin ahal izango dituzue zuen ekarpen ekonomikoak. Animatu ta parte hartu zuk ere zure ekarpena eginez! #etorkizunairuten

Iruzkinak