Batxiko Zubiak PROIa bukatzeko, ikasleak sentsibilizazio saioak garatzen


Aste honetan batxiko ikasleak ikusi ditugu guneko geletan sakabanatzen. Oraingoan beste mailetako geletan irakasle edo saioen bideratzaile lanak egin dituzte. "Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguruan ematen diren eskubide urraketak bistarazteko?" galdera gidariari tiraka eraiki dute PROIa eta bertatik sortu ahal zian dituzte gai zehatzen inguruko sentsibilizazio saioak. Aste honetako lana, beraz saiook dinamizatzea izan da. Bertatik bertara ezagutu dute saioak bideratzen egotea zer den. Batzutan zaila, aurrean duzunaren talantearen arabera, beste batzuetan aberatsa, taldeak gaitik tiratzen duelako... Eta, beti ere, aberasgarria. Hori seguru. Hona hemen saioetan ateratako argazkiak.

Iruzkinak