BATU: Hasi gara bigarren Proiarekin

 



BATUko 5. eta 6. mailan hasita gaude bigarren proiarekin. Orain egun gutxi eman diogu hasiera bai Herri txiki altxor haundi 5. mailako proiari eta baita 6. mailako ARIZMET delakoari ere. Euskaldunon biziraupenaren oinarrien ikerketa egingo dute gazteenek, eta klima aldaketa izango dute ardatz, berriz, nagusiek. 

Galdera gidari hauexek izango dituzte etengabe presente ikasleek: nola kontatuko diegu kaqchikelei nola biziraun dugun euskaldunok ipuin musikatu baten bidez? eta bestetik, nola erabil ditzakegu datuak klima aldaketaren aurrean neurri eraginkorrak hartzeko?

Bada, argazkietan ikus dezakezuen moduan, inpaktatzeko moduko jarduerarekin jarri genituen bi proiak abian. (5. mailakoak) (6. mailakoak)

Iruzkinak