BATU: Estazio metereologikoa eraiki dute

 



ARIZMET proian ari dira buru-belarri LHko 6. mailako ikasleak. Klima aldaketa ardatz, besteak beste, norberaren jarreraren gainean hausnartu nahi dute proiektu honen baitan. Baina horretarako hainbat kontzeptu eta eduki aztertzen ari dira lehenago, tartean, eguraldiaren ezaugarriak: tenperatura, prezipitazioa, haizea eta presio atmosferikoa.

Bada, horiek hobeto ulertzeko, egun hauetan, estazio metereologiko bana sortu dute taldean, plubiometroa, anemometroa, haize errota eta termometroa eraikiz. Esku-lan onak egin dituzte, eta amatzeko talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena egin du. Orain azken bi hamarkadetako Arrasateko datuak konparatu eta ondorioak ateratzen hasi dira, "eguraldi-aditu" izateko bidean. Argazkiak

Iruzkinak