BATU: DBH2koek lelo-txapelketako saria ospatu dute

 



DBHko 2A taldeak iazko ikasturtean irabazitako sari bat ospatu du gaur, azaroak 4, hainbat bisita tarteko. Arrasateko natur eskolakoek DBHko lehenengo mailako taldeentzat lelo-txapelketa antolatu ohi dute zabor gaiarekin lotuta, hurrengo urteko kanpainan erabili ahal izateko, besteak beste.Iaz, Maier Agirre ikasleak irabazi zuen txapelketa "zaborra gehiegi, kaltea larregi" leloaz.

Gaur, egun osoko ospakizunaz gozatu ahal izan dute berak eta bere taldeak. Arrasateko Emausen hasi dute egitaraua eta bertan ekonomia zirkularraren inguruko lanketa eta adibide asko ikusteko aukera izan dute. Ondoren, Epeleko konpost lantegia ezagutu ahal izan dute, eta, amaieran, konpost poltsatxo banaz irten dira bertatik. Sara merenderoan ederto bazkaldu eta arratsalde pasa entretenigarria izan dute Abadiñon. Alluitz natur gunean egon dira eta ardiekin kontaktu zuzena izateaz gain, gatzatua egin eta dastatu ahal izan dute. Argazkiak

Iruzkinak