Azaroak 25ean ikasleak aktibo Almenen


Azaroaren 25a egun seinalatua izaten da gure ikastolan, emakumeen kontrako bortxakeria matxistari aurre egiteko eguna dela eta.

Aurten ere hala izan da; Almeneko egitasmo guztietan (GURA, BATU, IZEN) azpimarra jarri nahi izan zaio egunari.

Guran, (LH 1-4) gaiaren inguruan berba egiten aritu dira, eta eskulanak egin dituzte. 

Batun, (LH56-DBH12) egunaren hasierako KLIK aprobetatu dute gaiari heltzeko.

 Izen-en, DBH3ta 4koek,  OBD/IEK arlotik, Beldur Barik lehiaketa kontuan izanda bideoak egin dituzte, gaiaren ingurukoak. (Nahiz eta ez duten lehiaketan bertan parte hartu.)

Batxilergoek, berriz, ikasle ordezkariek antolatutako egitaraua aurrera eraman dute: goizaren hasieran Emakundek egindako bideotik abiatuta hausnarketa eta mikroeztabiadak egin dituzte, eta, gero, bai DBHn eta bai batxin izena eman nahi izan duten neskendako tailerra antolatu dute. 

Zein gustuko dugun ikasleak beraiek, hain modu aktibo eta serioan antolatutako ekintzak aurrera eramaten ikustea!! Hemen egunotako irudiak.



Iruzkinak