Munduko Txapelduna izandakoa daukagula Almenen!!

 

Pasa den astean Goiena astekariko Puntuan, hara non, gure guneko irakaslea den Ibai Bolinagari buruzko artikulua irakurri ahal izan genuen. Batun eta Izenen (DBH eta batxilergoa) irakasle lanetan aritzen da gurean, eta arratsaldetako multikiroletako kontuak ere berak kudeatzen ditu. Irakasle eta lankide aparta izateaz gain, artikuluan irakurrita ezagutu ahal izan dugu pelotaren munduan Ibaik egindako ibilbide oparoa. Txikitatik jokatzen hasi eta Gipuzkoako, Euskadiko eta Munduko Txapleketak irabazteko moduan jardun omen zuen. Guri, bere lankideoi, horrelakoak irakurrita, irribarre goxoa ateratzen zaigu. Gaur egun Ibaik gure artean jarduten duenaren satisfakzioak sortzen duen irribarrea. Aupa Ibai!

Hemen daukauze artikulua eskura, zuek ere irakurri nahi baduzue. 

1 orria

2 orria

Jaso dezatela bide batez gure esker beroa Goienako kideek, artikuluaren artxiboak eskura jartzeagatik.

Iruzkinak