Multikiroletako begiraleen taldea ere martxan


 Arratsaldetan, geletako jardua bukatu eta gero ere, gure guneak, Almenek, bizi-bizi jarraitzen du tarte baten: Multikiroka eta Aisialdi kirolen txanda izaten da. Hor ere bidelagunaren presentzia oso inportantea izaten denez, horretarako ere begirale taldea eratzen urtero. Oso maiz gure ikasle ohiak edo monitoretza saioetan parte hartzen duten ikasleak izaten dira. Hauek guztiak koordinatzen Ibai Bolinaga irakaslea aritzen da, irudietan ikus daitekeen bezala. Aurten nor egongo diren? Bada goiko argazkiak agertzen diren ikasle eta ikasle-ohiak izango ditugu gure ikasleekin arituko direnak:

Goitik eta eskumatik hasita:Ane, Mara, Saioa, Haritz, Markel,eta Hur

Eta beheko lerroan: Irati, Leire, Ane eta Leire.

Milesker zuen prestutasunagatik, zorte on zuen lan honetan eta animo! 


Iruzkinak