GURA: 3. mailakoak Aretxabaleta eta Eskoriatza aztertzen

3.mailako ikasleak “Gure herria” izeneko proiektua lantzen ari gara. Horretarako,lehendabizi ikasle bakoitzak bere herriaren ezaugarriak, eraikuntza ezberdinak, zerbitzuak, txoko kuttunak… landu ditu ikasgelan. 

Ondoren,herriak aztertzera gerturatu gara ikasitako guztia gure begiekin ikusteko. Aretxabaletakoak 2 talde ezberdinetan egin dugu ibilbidea eta Eskoriatzakoak denok elkarrekin. 

Eguraldi zoragarri bat bidelagun izan dugularik, herriko txoko ezberdinetaz gozatu dugu. Gainera, herriko hainbat denda txikitan sartu eta dendariekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.

Hona hemen ARGAZKI BATZUK.







Iruzkinak