DBH2koak espeleologo lanetan... larunbatean!



Pasa den larunbatean, Gaztelupe eta Almeneko 28 kide Arrasateko Meatzerrekan kokatuta dagoen Montxongo koBazuloa ezagutzeko elkartu ziren. Bisitan, gidari lanetan, Gipuzkoako mendi federazioko kideak izan zituzten lagun.

Bisita honen zergatia DBH2an lantzen ari diren "Karsting & The rolling stone" izeneko PROIaren garapenarekin lotuta dago. PROI horretan gure bailarako inguru karstikoa balorean jartzea dute helburu ikasleek.

Larunateko bisitan, adin guztietako lagunak elakrtzeko aukera izan zuten, 74 urteko ikasle baten aitona barne. Ikustekoa omen zen bere jakinmina!

Kaskoak jantzi, argiak piztu, eskularruak jantzi eta abentura ederra bizi omen zuten parte hartzaileek. Lokaztuta baina gustura atera omen ziren kobazulotik, 2 orduz bertan egon eta gero, tenperatura kontuen eta denboraren igaroaren sena galduta. 

Hemen larunbat goizean zehar ateratako irudiak.



Iruzkinak