DBH2: Karsting & Rolling Stone PROIan Arantzazura

 


Martxa ederrean ari dira DBH2ko ikasleak! Asteburuan espeleologo lanetan aritzetik, oraingoan Arantzazuko altxor karstikoak ezagutzera abiatu dira. Oñatiko natur eskolarekin irteera egin dute. Aizkirriko koban ere egon omen dira. Ikasleak beraiek aritu omen dira bidean argazkiak ateratzen eta entzundako soinuen bilduma egiten, gero proiektuko azken produktua izango den aurkezpenean erabiltzeko. Izan ere, ez dago oso urrun joan beharrik interes geologikoa duten eremuak berriz ere deskubritzeko! Hemen irteeran ateratako irudiak.

Iruzkinak