BATU: Sexu eta genero indarkeriaz


Lehen Hezkuntzako BATUkoak,  5. eta 6. mailako ikasleak, genero indarkeria lantzeko hainbat saio izaten ari dira urria eta azaroa bitartean. Bi orduko saio bat izan dute dagoeneko, eta beste bat azaroan egingo dute. Gaia jorratzeko, sexualitatean ere murgildu dira. Xelebreak izeneko elkartekoak ari dira gidatzen eta ikasleak interesaz eta parte hartuz jarraitu dituzte azalpenak. Zeharkako gaiak pertsonaren garapenerako garrantzitsuak direnez, ikasturtean zehar behin baino gehiagotan ekartzen ditugu ikasgeletara. Honako hau ez da, beraz, bakarra izango, Gabonak bitartean alkohola eta tabakoaren prebentzioa ere jorratuko dute.

Hemen dauzkazue saioetan ateratako irudiak.


Iruzkinak