BATU: BIZI astean murgilduta.


Aurreko astean DBHko ikasleek izan zuten BIZI ASTEA, eta oraingoan 5. eta 6. mailakoen txanda izan da. Bosgarrenekoak Kobaz Koba izenburuarekin gure inguruko leize eta haitzuloak aztertu dituzte hiru aditu taldetan banatuta: ikerlariak, artistak eta jokabide motorrekoak. Gaur amaituko da Arrikutzeko kobara bisita eginez. Seigarrenekoak, berriz, Erromerixia izeneko astean murgidu dira, eta artistak, sukaldariak eta jokabide motorreko aditu taldeak antolatuz, prestatu dira gaurko erromeriarako. Sukaldariek elikagai eta otorduak izan dituzte eskuartean; jokabide motorrekoek, dantza eta mugimendua eta artistek, azkenik, ereserki, kopla eta doinuak. Irudi sorta honekin ikusi ahal izango dituzue egindakoak.

Geldialdi eta Bizi Aste honen ostean, astelehenean proiektu berri bati fresko-fresko ekiteko prest!


Iruzkinak