Almen, BSB eta Jose Aranako kideak Mundukideko Lasterketa Solidarioan

 



Aurten urriaren 17an ospatu da Urkulun VI. Lasterketa Solidarioa. Eta, egia esan, gure guneetako irakasleekin talde ederra sortu ahal izan dugu bertan parte hartzeko: Jose Aranako, Almeneko eta Basabeazpiko kideok Lanbide Hastapenekoekin elkartuta alboko argazkia atera ahal izan dugu. Hori gutxi ez eta makina bat guraso, ikasle eta lankide-ohi ere ikusi ahal izan ditugu parte hartzaileen artean. Giro onean, eguraldia lagun; batzuk oinez, besteak Nordic Walkinga eginez eta bina hirukote lasterketan parte hartuz, goiz ederra pasatu ahal izan dugu denok ere. Pastelari, gainera, ginda jarri ahal izan diogu; Alaitz Martinez, Jokin Mendizabal eta Alex Velascok eratutako hirukoteak, lehenengo talde mixtoaren saria irabazi ahal izan baitu. Hemen goizak emandako irudiak.

Milesker lasterketan modu baten edo bestean parte hartu duzuen kideei (hainbat irakaslek bertan zuzenean parte hartu ez badute ere, dortsal solidarioa erosi egin baitute) eta, nola ez, Mundukidekoei ohiko jardun txalogarriaz gain, halako ekitaldia antolatzeko lanak hartzeagatik. Datorren urtean, berriz ere han elkartuko gara!

Iruzkinak