Zaintza zerbitzuko kideak martxan


Gure Almen gune berezia dugu hainbat aspektu kontuan hartzen baditugu: Gura, Batu eta Izen egitasmoetako urteak bertan garatzea, eta, beraz, 6-18 adin tarte osoari lekua egitea, esate baterako; bere kokapenagatik naturan murgilduta egotea; egunero ehunka lagunei jaten emateko jantokia bertan izatea; eta hainbat ikaslek goizetik arratsalderako tartea bertan egitea. 

Horrek guztiek, batera hartuta, eguerdiko, goizetako eta arratsaldetako momentuetarako zaintza zerbitzuaren beharra sortzen dute eta, urtero, lan hori beteko duen ekipoa sortzen dugu Almenen. Aurten, irudian agertzen zaizkizuenak dituzue jantoki, harrera gelan eta patioko eremuetan gure ikasleak zaintzen, beraiek behatzen eta beraiekin hartu-emanetan ikusiko ditugun kideak. Almeneko zuzendaritza taldeko kideekin bilera egin eta gero, jaso dituzte hainbat argibide beraien lana egiteko. Irudian ikusten den bezala, tartean gure ikasle ohiak ere badaude. Zein gustuko dugun horrelakoetan gunera, beraine etxera, bueltan datozela ikustea! Horra, bada, Hur, Ricardo, Libe, EkiƱe, Mikel, Unai eta Olatz. 

Milesker zuen lanagatik eta animo!

Iruzkinak