San Migelak 2021


 

Aurten bai, ospatu ahal izan dira San Migelak Aretxabaletan. Eta aurten bai, Arizmendi Ikastolako kideek parte hartu ahal izan dugu larunbat goizeko ekintzetan, orainarteko moduak aldatuta izan bada ere. Etapa ezberdinetako ikasleek ekoizten dituzten produktuak saldu izan baititugu egun honetan hainbat urtetan zehar. Aurten ikastolako sukaldeetatik ateratako produktuak baino, ikastolako parte diren familiekin osatu ahal izan dugu bertako produktuen erakusketa/dastaketa/salmenta postua. Arizmendiko Azokatxoa egin dugula, alegia. Hemen egunean zehar jasotako irudiak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauen bitartez gure azokatxoa hornitzeko haien produktuak eman dizkguten familiei. Mil-mila esker!

Iruzkinak