LH1eko gurasoen ekimena: Almeneko mugikortasunean eragiten


 Aurten irudi ederrekin hasi dugu ikasturtea. Izan ere, Aretxabaletako LH1eko guraso talde batek ikasle gazteenak gunera hurbiltzeko modu antolatuan jokatzea erabaki du. Guraso arduradunek umeak talde handian hartu (hamabost bat familia animatu dira ekimenean parte hartzera) eta Almenera iritsi arte laguntzen diete. Hemen aste honetan jasotako irudiak. 

Bejondeiela elkarlanean eta modu antolatuan jokatzeko erabakia hartu duten gurasoei. 

Irudikatzen al duzue era honetan jardungo duen gunea izatea lortuko bagenu?

Zenbat hobetuko litzakeen Almeneko mugikortasunaren arazoa! Eta nolako ekarpena izango litzakeen ingurgiroari begira, ohitura osasuntsuei begira eta antolakuntza komunitarioari begira!

Iruzkinak