Eraldaketa arkitektonikoa Almenen urratsez urrats

Uda honetan bete-betean heldu diogu BATU etapako prototipoa martxan jartzeko obrak egiteari gunean. BATUk LH5-6 eta DBH1-2 ikasturtean hartzen ditu, eta horrek esan nahi du Almeneko bi eraikinetako azken pisuak bor-bor egon direla udan. Hemen duzue obren garapena nolakoa izan den erakusten duen argazki sorta. Dotore geratu zaizkigu eremuok: argitsuak, zabalak, eta erabilera anitza emateko auera ematen dutenak. Orain, irailarekin ikasturtea hasi den honetan, espazio berrituei erabilera bizia eta eraikitzaiela ematea dagokigu denoi. Aurrera ikasturte berriarekin!!!


 

Iruzkinak