Batxi 1ekoen "Zer da AI?" PROIarekin Otaloran bisitan


 Batxi 1 ikasturtea, urtero, hasiera berria izaten da bertako kideentzako.  Arrazoi askoren artean, beste zentru batzuetako hainbat ikasle elkartzen zaizkielako orainarte gurekin bidaiatu duten ikasleei. Horregatik nahi izaten dugu gure ikastolako izaeratik jardutea; hasierako egunetan PROIa garatuz hasten gara, beraz. 

"Zer da Arizmendi Ikastola?" da sakon aztertu behar izaten duten gaia: gure ikastolan kooperatibismoa, euskalduntasuna eta hezkuntza ulertzeko eta bizitzeko moduak ezagutzea izaten da helburua, hauek beste batuzei ezagutarazteko gai izateraino. 

Horrela, gainera, PROIetan lan egiteko moduak bete-betean aktibatzen dira: elkarlana, erantzunkizuna, autoerregulazioa, ahozko aurkezpenak, produktuen diseinua...

Tartean, Otalora jauregia bisitatzen dute ikasleek, bertan kooperatibismoari buruzko bustitze saioan parte hartzeko. Hemen dituzue bertan jasotako irudiak.

Iruzkinak