BATU Almen: Martxa hartzen


 

Eraldaketa prozesuak benetan martxan daudenean, berehala ikusten da. Eta aurten zantzu asko somatzen ditugu gure gunean:

 Almeneko azken pisuetan udan zehar egin den eraldaketa arkitektonikoarekin hasi dugu kurtsoa; ikasleek jaso dituzten ordutegietan ere ikusten da aldea: PROI, GPS, KLIK, SAKON HIZKUNTZAK, SAKON MATE... agertzen baitira. Irakasleen kokapena bera ere esanguratsua da, ikasleengandik gertu jarduteko, eremuetan integratu baitira irakasle gelak. Eta, garrantzitsuena, BATUko eremuetatik pasatzerakoan egunotan maiz ikusten dira eremuok askoz modu malguago, anitzago eta aktiboan erabiltzen. Irudiotan, esate baterako, PROIk garatzen hasteko lehen urratsetan ikusiko dituzu ikasleak, talde handietan kokatuta. 

Hau guztia nola labur daiteke? Bada, orain gutxi arte amets hutsa zen BATU martxa hasten hasi dela esanaz. Ibilbide oparoa izan beza gure BATUk!

Iruzkinak