2021-2022 Ikasturtea hasi da denontzako!



Aurreko artikuluetan profesionalon ikasturte hasieraz jardun bagenuen, oraingoan ikasleena dugu hizpide. Hasi baitira, jada, ikasle guztiak martxan gure ikastolan. Gure lanari zentzua ematen diotenak, alegia. Egunotan, denok ere, egokitzapen prozesuan gaude. Batzuk eremuak ezagutu, besteek irakasle edo talde berriak, zenbaitek espazio berrituak... Poliki-poliki, pazientziaz eta umorea galdu gabe, martxa hartzen joango gara. Ikasturte luze eta bizia daukagu aurrean. Elkarrekin eta elkarlanean egitekoa. Ea, bukaeran, ederra ere izan dela esateko moduan gauden! Abiatu dadila, beraz, 2021-2022 ikasturtea denontzako!!

Iruzkinak