21-22 ikasturtearen hasiera Almenen

Ekin diogu ikastolako profesionalok 21-22 ikasturteari, behin oporrak amaitu eta gero. Aurten, askok eta askok Almeneko patioari bisita egingo zioten lehenengo, uholdeen osteko garbiketak eta gero gunea nola geratu den ikusteko. Lehenengo egunetan prestakutnza bilera andana izaten dugu aurrean: Arloko bilerak,  Basabeazpi, Jose Arana eta Almeneko klaustro bateratukak, profesional guztion biltzarrak... eta, aurten, modu berezian, jada lankide-ohia dugun Joselu eta bere kuadrillak eskaini zigun paella ere jateko aukera izan dugu. Hemen aste hauetan jasotako argazkiak. 

Orain, ikasleei harrera egiteko egunak etorri dira. Denarekin, prest gaude honakoa esateko: Aurrera 2021-22 ikasturtea! 

Iruzkinak