USE probak datorren astean

Datorren astean, asteartetik aurrera hiru egunetan, USE probak (Unibertsitaterako Sarbide Probak) egin beharko dituzte batxi 2ko gure 64 ikaslek. Aurten, gainera, Covidaren eraginez aldaketa asko dauzkagu proba horiei begira. Alde batetik, azterketok ohiko moduak malgututa egingo dituzte eta, beste alde batetik,  ohituraz gure ikasleak Eibarrera joan badira, aurten Donostiara joan beharko dira; psikologiako fakultatera, zehazki. Osasun neurriak ere zorrotz bete beharko dituzte egun horietan azterketetako eremuetan eta sartu-irtenetan.

Imajinatuko duzuen bezala, batxiko eremuetan giroa bor-bor egoten da egunotan. Lan-giroa, dena prestatuta eukitzeko irrika, urduritasuna, bukatzeko gogoa... horiek denak elkartzen zaizkigu egunotan. Animo guztiei, irakasleon partetik!

Hemen egunotako irudiak.

Iruzkinak