Piktoidazketaren emaitzak eskura


Piktoidazketaren lanketaren ezaugarrietako bat da, ikasturte erditik aurrera, ikasle bakoitzak bere sorkuntza lan literarioa egiten duela; poliki-poliki istorioa sortuz joaten dira, ideiak marrazkietan jaso eta hortik testura pasatuz. Izan ere, ondo idazten ikasteko, inportantea baita asko irakurtzea, bai; baina baita ere asko idaztea.

Egunotan, LH1etik hasi eta DBH1eko ikasleen kasuan, ikasturte bukaerarekin batera, etxeetara iristen hasi dira gure idazle gazteen sormen-lanak. Etorkizuneko zenbat idazle ez ote da ari bere lehen lana "argitaratzen" egunotan! 

Irudiotan, LH4ko ikasleak haien lanak elkarrekin partekatzen.

Iruzkinak