LHkoen ikasturte bukaerako irteerak

Gure blogean honako berria jasotzeko garaia iristen denean, esan nahi izaten du oso gutxi falta dela ikasturtea bukatzeko. Ez genuen irailean erraz aurreikusiko ekainera iritsiko ginenik gunea itxi gabe Covid kontuegatik!

Guztiarekin, ohitura den bezala, guneko gazteenak ari dira inguruko bazterrak ezagutzeko irteerak egiten. Apotzaga, Urbia,  Larrino, Otala Zelai...  Eguraldia lagun izan dute, gainera. Hemen irteeretan ateratako irudiak.

Iruzkinak