Ikasleak eguzki eklipseari adi Almenen

Aste honetan, ostegunean, eguerdi inguruan eguzki eklipse partziala ikusi ahal izan genuen gure zeruan. Goizean zehar hainbat momentutan hodeiak lagun izan bagenituen ere, eklipsearen momenturako zeruan ostartea zabaldu zela ikusi eta DBH4ko Noah Arrocha eta Odei Etxebarria ikasleak eklipsearen irudiak lortzen saiatu dira. Eta baita lortu ere! Azpiko argazkian ikus dezakezue eguzkia hozkada bat kendu dioten opila balitz bezala. Unibertsoan ttantto bat besterik ez garela jabetzeko momentu horietakoak dira eklipseak!




Iruzkinak