Ekainak 16: Kotxerik gabeko eguna

 

Aste honetan, "Kotxerik gabeko eguna" antolatu dugu Almen gunean. Helburua, ahal den jende gehiena kotxez baino, beste medio batzurekin hurbiltzea Almenera: Izan oinez, bizikletaz edo patinetez. 

Urrun bizi denak, mugitzeko zailtasuna duenak, edo beste arrazoiren batengatik kotxez etorri beharra daukanak beti du horretarako aukera, noski, baina beste guztiondako, hori da etengabe gure gunetik bultzatu nahi ditugun mugitzeko moduak. Denak ere osasungarriak, merkeak eta garbiak. 

Hemen egunean jasotako irudiak.

Iruzkinak