DBHko ikasturte bukaera: proiektuak eta errefortzu klaseak

DBHko ikasturte bukaerako 3 asteetan ohiko ordutegi eta moduak hankaz gora jarri, eta azken txanpari heltzeko, antolakuntza berriak sortu behar izaten dira urtero. Hori posible izaten da aurreikuspen eta planifikazio lanetan ari diren lankideen lan eskergari esker. Eta, ondoren, baita ere posible izaten da irakasleek berregituratzeko erakusten duten prestutasunari eta malgutasunari esker. Helburua beti berdina da: ikasleen behar ezberdin eta anitzei erantzuteko aukerak sortu eta ematea.

Hori guztia hartuta, zer eraiki dugu aurten? 

Bada, alde batetik, goizetan ikasle talde ezberdinak disziplinarteko proiektuetako lanei aurre egiten ari dira: Sexu aniztasuna, bioaniztasuna eta erleen garrantzia gure gizartean, finantzen mundua eta ba omen datorkigun daukagun aro aldaketarearen gaiak hartuta ari dira.  Taldeetan antolatuta eta dagozkion jarduera, hausnarketa eta produktu ezberdinak elkarlanean ekoizten.

Beste alde batetik, zenbait gaietan indartze lanak egin behar dituzten ikasleek ere badute beraien egitaraua; goiza, hain zuzen ere, errefortzu lanetan ematen dute, horretarako propio sortu diren talde eta taldekatze berrietan.

Arratsaldetan, berriz, DBH1ekoek eta hala egitea aukeratu duten DBH2,3 eta 4ko zenbait ikaslek graffitien tailerrak, gorputz espresio eta dantza tailerrak eta kirol ekintzak egiteko aukera daukate. Astean zehar, esate baterako, dantzako irakasleen ikuskizuna ere (Ertza dantza taldeko kideak) Almeneko patioan bertan jaso ahal izan dugu.

Indartze neurriak behar dituztenek ere badute beraien planteamendu propioa arratsaldetako franjetan ere, lan autonomoan jardunez, tarteka irakasleon laguntza eta ekarpenak jasoz.

Orotara zer daukagun? Oso modu dinamikoan funtzionatzen ari den gunea. Han eta hemen ekintza eta ekitaldi diferente asko ikusteko aukera eta ikasleekin gertuko harremana garatzeko momentu asko.

Hemen astean ateratako irudi eta bideo sorta.

Datorren asteetan, lan hauen guztien emaitzak erakusten saiatuko gara. Segi adi!

Iruzkinak