DBH: Kanpo lanak

DBHko ikasleek aurrera darraite ikasturte bukaerako planteamenduarekin. Aste honetan, kanpo eremuetan lanean ibili dira. Nekazari lanak egiten ikusi ditugu, loreak, kaktusak eta bestelako landareak landatuz, ikastolako aiton-amona batzuek ekarpen eta laguntzarekin. Patioko eremu handian pintaketa lanak egiten aritu dira beste hainbat ikasle, bertan askotariko jolasak egiteko proposamenak sortuz. Graffiti tailerrekoek ere asko aurreratu dute haien lana harrera-gela alboko paretetan ikus daitekeen bezala. Arekak garbitzen ibili denik ere ikusi dugu, aitzur eta palak hartuta. 

Bitartean, beste hainbat ikasle errefortzu lanak egiteko aprobetxatzen ari dira, datorren asteko ez-ohiko azterketei begira.

Udaberriarekin batera, Almen kanpoko ekintzak egiteko leku aparta dela argi ikusi dugu oraingoa, beste behin!   Hemen egunotan jasotako irudiak.

Iruzkinak