Bioanizatsuna, erleak eta ikasle aktiboak: Don´t worry bee api proiektua



DBH 1.mailan aurtengo azken PROIari amaiera ematen ari gara dagoeneko.
Don´t worry, Bee Api! da burutu dugun azken proiektua eta biodibertsitatearen egungo egoeraren inguruan ikasi eta hausnartu dugu.

Horretarako, erleak hartu ditugu abiapuntu, eta hain zuzen ere, erleen garrantzia eta bizi duten egoera ikustarazteko, kanpaina bat jarri dugu martxan: liztorreo kanpaina!

Ostiralean bertan DBH1eko ikasleak herrietan ikusi ahal izango ditugu kanpainaren inguruko  kartelak itsasten. 

Zuk ere ekimenaren berri izan nahi baduzu, alboko argazkiko QR kodean sartu eta ikusi ahal izango duzu.


Iruzkinak