Auzolanerako deia Almenen: Ekainak 14 eta 15

 

Torrebaso proiektuaren baitan, iritsi da zenbait eskuhartze gauzatzeko momentua. Eta eskuhartzeok, auzolanean egitea pentsatu dugu. Hemen hitzordua:

Eguna: ekainaren 14 eta 15

Ordua: 16:00etan (edo ahal duzuenean)

Non: Almeneko kanpo espazioan

Egiteko ditugun lanak honakoak dira:

- Paleekin bankuak egitea

- Torrebason zirkuitu/egitura batzuk eraikitzea

- Almeneko inguruak garbitzea

- …

Ez da lehenengo aldia ikastolako profesional, ikasle eta gurasoek auzolanean jarduten duguna. Irailero desbrozadorak hartu eta basoan larrak mozten aritzen dira hainbat lagun. IDZko pintaketak ere auzolanean egin ziren bere momentaun batxilergoko ikasleekin eta ikastolako hainbat eremu pintatzen eta konpontzen ibilitakoak dira guraso taldeak ere.

Are gehiago, auzolanerako dei honekin batera, jada egin da beste hitzordu bat udako oporraldi osterako. Irailak 11n, larunbatean elkartuko baikara beste lan batzuei ekiteko.

Parte hartzeko bete ezazu ondorengo formulategia.

Ikastolak denon artean eraiki dezagun!!



Iruzkinak