Auzolan egunak Almenen

Aste hauetan auzolan giroa martxan da gure gunean. Ikasleen ordutegian ikasleak aritu dira gure gunean txukuntzeko edo denon beharrei egokitzeko lanak egiten. Haien proiektuekin lotutako ekarpenak egin dituzte gunean, izan pintaketak edo izan landare landaketak. 

Ekainak 14 eta 15 eko arratsaldeetan, berriz, guraso eta ikastolako profesional taldeak elkartu dira helbruu berdinarekin. Kasu honetan egurrezko eserleku mordoxka eraiki dituzte; Torrebason txabolak egiteko egiturak ere egin dituzte. Bitxikeria gisa, azpimarratuko dugu gunera traktore erraldoia ekartzea lortu genuela, Eskoriatzara abiatzen den bide zidorra zabaltzeko. Ikasle-ohia den Antton Salaberria izan genuen traktore gidari lanetan. Azken finean, eraikitzen, elkarlanean, giro humoretsuan, denon bizitza hobea izan dadin. Arizmendi Ikastolan hainbeste maite dugun modua!

Hemen bi egunetan jasotako irudiak.

Iruzkinak