Arizmendiko Udalekuak: Urratsez urrats, aurrera

 

Ari dira asteotan aurtengo udalekuetako arduradunak dagozkion guraso bilerak egiten, uztaileko plangintzaren  berri emateko. Aurten udalekuak ere modu bitxian antolatu behar izan dira; egin ala ez egin erabakia atzeratuta, pandemiaren egoerari tamaina hartzeko eta partaide kopurua asko murriztuta. 

Azkenean, hala ere, ari dira urratsak ematen 2021ean gure ikastolan Udaleku ahaztezinak egiteko bidean. 

Hala izan bedi!

Iruzkinak