2021eko Agurrerako egunak




Iritsi zen azkenean, ekainaren 18a. Eta, azkenean, azken eguna bera ere ez zen izan pentsatuta genuena bezalakoa. Aurreko eguneko eurijasak eragindako apurketak direla eta, ikasleak ezin izan ziren etorri gunera, eta, beraz, gunea ikaslerik gabe genuela egin behar izan genituen azken garbiketa, hustuketa eta agurrak egiteko lanak. 

Jende askori esan behar izan genion agur pasa den 18an. Batzuk, urte batzuk egin dituzte gure artean. Beste batzuk, aurten ordezkapen lanak egitera etorritakoak dira eta, beste batzuk, bizitza (ia) osoa gurekin emandakoak ditugu. Azken hauen artean daude Espe Nuño, Itziar Uribarren eta Joselu Gonzalez. Hemen daukazue azken goizak eman zituen irudiekin egindako bideoa eta, beste honetan, berriz, egunean bertako zenbait irudiez gain, aurreko egunetan ikasleek Espe eta Itziarri egindako agurren irudiak ere jaso ditugu. Baita Joselun etxekoek egin dioten bideoa ere, ikastola osoko kideen ekarpenekin.

Denei, gazte zein esperientzia ertain edo luzeko, milesker erraldoia eman nahi diegu lerro hauen bitartez. Milesker egindako lanagatik, erakutsitako prestutasunagatik eta beti ere, egoerarik zailenetan ere, berehala irribarrea ateratzeko erakutsitako gaitasunagatik. 


Iruzkinak